BEAZ: Bizkaian enpresa berritzaile berriak eratzen eta garatzen laguntzeko jarduerak eta zerbitzuak.

  1. hasiera
  2. Mintegiak
  3. ZITEK Mintegia


 

ZITEK Mintegia

 Zitek mintegia

Ezaugarri nagusia arlo zientifikoa eta teknologikoa sakon lantzen daben enpresa ekimenak bultzatu gura ditu ZITEK MINTEGIAk, eremu akademikotik sortutako ekimenak hatan be.

UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak, BEAZek eta Bizkaia Xedek bultzatzen dabe mintegia.

Helburuak

ZITEK MINTEGIAk erantzuna emoten deutse ezagutza iturrietatik hurrean dagoan egitura baten eskariei, bai unibertsidadearen arlokoei, bai erakundeen arlokoei. Halan, bada, enpresen errealidadean txertatu daitekez unibertsidadean sorturiko proiektuak.

Era berean, eremu zientifiko-teknologikora eta enpresa eremura hurreratzean, sinergia handiak sortuko ditu eta transferentzia teknologikoko ratioak hobetuko ditu; horri esker, Bizkaiko enpresa sarea dinamizetan lagunduko dau eta onuragarria izango da lurraldeko ekonomiaren hazkunderako eta lehiakortasunerako.

ZITEK MINTEGIAren beste helburu batzuk ekintzaileen kultura unibertsitadean zabaltzea eta pertsona gaituak erakartzea eta mantentzea dira barrikuntza eta ezagutza prozesuan, enpresa sare barria, dibertsifikatua eta ahalmen handikoa garatu ahal izateko balio erantsi altua daukien sektore barrietan.

Eskainitako zerbitzuak

ZITEK MINTEGIAk eragitako 680 metro koadroko eremua dauka.

Honako honeek daukaz:

  • ekintzaileentzako gela bat;
  • erabilera askotarako areto bat batzarrak, ikastaroak eta proiekzinoak egiteko;
  • bederatzi modulu proiektu eta enpresetarako; baita mintegiko arduradunen bulegoak be.

Eskainitako zerbitzuen artean, proiektua garatzeko gune fisikoaz gain, mintegiko arduradunek eragileen laguntasun osoa koordinauko dabe, enpresak sortzeko eta negozio planaren gaineko tutoretza lana beteko dabe, baita proiektuetarako eta enpresentzako finantzabideak, baliabideak eta gaitasuna be.

Zitek Mintegia, Universidad del País Vasco
Edificio Rectorado
48940, Leioa (Bizkaia)
 


 
Release performed by ecmware