BEAZ: Bizkaian enpresa berritzaile berriak eratzen eta garatzen laguntzeko jarduerak eta zerbitzuak.

  1. hasiera
  2. Mintegiak


 

Mintegiak

Hauek dira BEAZ sozietateak Bizkaian daukazan mintegiak:

BEAZ Mintegia

BEAZ sozietateak Sondikako enpresa-inkubadorea bakar-bakarrik ustiatzen dau, enpresa sorrera fasean egon daitekezen arriskuak murrizteko eta enpresa barriek behar daben kokagunea eskaintzeko asmoz 

BiokabI Bioincubadora

Bizkaiko Tecnología-Parkea, Bizkaiko Foru Aldundia eta BEAZ sozietateak sustatutako BIOKABI Bioinkubadora, Bioteknologia enpresa espezializatuetarako Euskal Herriko lehenengo inkubadorea da.  Bioteknologia eta berarekin harremana daben beste sektoretako enpresa berritzaileak garatzea du helburu.

VEU - Unibertsitateko enpresa mintegia

Unibertsitateak sustatzen dabe Unibertsitateko enpresa mintegia Oinarrizko bi arlo lantzen dau:

  • Unibertsitate-kolektiboan ekintzaile-kultura hedatzen du, mintegiak, kurtsoak eta aurkezpenak gauzatuz.
  • Enpresa bihur daitezkeen proiektuen sorrera eta garapena bultzatzen du.

ZITEK Mintegia

Gestino partekatua Euskal Herriko Unibertsidadeagaz. EHUren Leioako campuseko Errektoretzaren eraikineko beheko solairuetan dagoanez, kokapen pribilegiatua dauka, eta horri esker, gura dan kultura eta pentsakera aldaketea erreztuko da. Horretarako, ikerketa akademikoak aztertzen dira merkataritzaren aldetik, Ameriketako eta Europako unibertsidade zentroen antzera. Hau da, ikerketa horren emoitzak enpresari transferitzea lortzen da.

 


 
Release performed by ecmware