Biokabi
Bizkaiko Teknología-Parkea, Bizkaiko Foru Aldundia eta BEAZ sozietateak sustatutako BIOKABI Bioinkubadorea, Bioteknología enpresa espezializatuetarako Euskal Herriko lehenengo inkubadorea da. Bioteknología eta berarekin harremana daben beste sektoretako enpresa berritzaileak garatzea du helburu.
Zerbitzuak
- Enpresa bat eratu eta garatzeko behar diren erakunde-, finantza-, zientzia- eta teknologia-ekileak zuzendu edo bideratzea eta osorik laguntzea.
- Inkubazio aurreko fasean, inkubazio-fasean eta garapen-fasean laguntza emateko zerbitzua, negozioaren funtsezko alderdiei erreparatuz, hala nola, negozio-planari, kokalekuari, finantzaketari eta prestakuntzari.
- Bioteknologiaren zientzia-, teknologia-, enpresa- eta erakunde-inguruneekin batera lan egitea.
- Tokiko, estatuko edo nazioarteko enpresa-egitasmoen arteko sinergiei probetxu ateratzea, baita bestelako jarduera-sektoreekin taxututako egitasmoen sinergiei ere.
- Finantzaketa-iturriak eskuratzea, negozio-egitasmoa aztertzean aurkitu diren beharren arabera (Diru-laguntzak, Maileguak, Hazi-kapitala, Arrisku-kapitala, Business Angels direlakoak eta I+G egitarauak).
Informazio gehiago eskuratzeko http://www.biokabi.net

