"Beste enpresak eta bezeroak zertan ari diren etengabe begiratu behar da "
Javier Madariaga
Ingelectric Team
Berrikuntza jabetza industrialaren babesa sustatuz bultzatzea, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna handitzeko.
3 eta 250 langile bitartean dituzten Bizkaiko enpresak.
Irabazteko asmorik gabeko erakunde hauek: fundazioak, zentro teknologikoak eta enpresetako I+G unitateak.
Entitate onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
Honako hauek aurkeztu eta tramitatzearekin zerikusia duten jarduerak:
Patente, erabilgarritasun eredu edo diseinurako eskabideen aurkezte-data ezin da izan 2012ko urtarrilaren 1aren aurrekoa.
Diru-laguntzaren gehieneko portzentajea % 60 da.
31/2012 Foru Dekretua, otsailaren 28koa (BAO, 43.zk., 2012ko martxoaren 1(e)koa).
Diru-laguntzak emateko, norgehiagokarik gabeko prozedura erabiliko da (16. art.).
Eskabideak: 2012ko apirilaren 1etik apirilaren 30era arte.
Ekintzak egitea: 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko irailaren 30era arte egingo dira proiektuak.
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/Sustapena-Bulego Birtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.