"Jendeak ez dio berrikuntzari heltzen porrota zigortu egiten delako"
Sistemas Judo
Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen esportazio-jarduera bultzatzea.
250 langile baino gutxiago dituzten Bizkaiko enpresak, industriari lotutako produkzio- edo zerbitzu sektoreetakoak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Beren-beregi kanpo uzten dira beste enpresa batzuen zeharkako esportazioari laguntzen dioten enpresa bitartekariak.
Sozietate publikoak eta Zuzenbide Publikoko erakundeak kanpoan geratuko dira.
Merkataritza-ordezkaritzak herrialde berri batean sortzea.
Gehienez aurkez daitekeen eskabide kopurua (14. art.): Entitate bakoitzak, gehienez, hiru eskabide aurkeztu ahal izango ditu, eta eskabide bakoitzari herrialde bakarrean eta diruz lagundu daitezkeen bi egitateetako bat jasotzen duen proiektu bat egokituko zaio:
Langileen gastuak (atzerrian dauden bitartean), bidaia eta ostatuaren gastuak (mantenua izan ezik) eta atzerriko langileen kontratazioa.
kontratazioak kanpoko aholkularitza, sustapen eta publizitateko zerbitzuetan, adibidez, aztertze- eta merkataritza-jardueretan parte hartzea eta aukeratutako herrialdeko azoketan parte hartzea.
Merkataritza-ordezkaritzen kasuan, jardueraren hasieran behin bakarrik egiten diren gastuak ere sartzen dira (eratzea, eskriturak, lizentziak, eta abar).
Gehienez lagundu daitekeen ehunekoa %55 da, honela banakatuta:
Erakunde onuradun bakoitzeko gehienez eman daitekeen zenbatekoa: 60.000 euro.
29/2012 Foru Dekretua, otsailaren 28koa (BAO, 43.zk., 2012ko martxoaren 1(e)koa).
Diru-laguntzak emateko, norgehiagoka prozedura erabiliko da (20. art.).
Eskabideak: 2012ko martxoaren 2(e)tik apirilaren 18ra.
Ekintzak egitea: 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko ekainaren 30era arte egingo dira proiektuak.
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/Sustapena-Bulego Birtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.