BEAZ Bizkaia

Logo de la Diputación Foral de Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Berrikuntza Agentzia BEAZ Agencia de Innovacion
  1. hasiera
  2. Diru-laguntzak
 

Diru-laguntzak

Asteriscos-col

Beaz Bizkaian Ekonomia Sustatzeko Sailaren diru-laguntza egitarauak zehazten eta gauzatzen esku hartzen dugu, oinarri berritzailea duten enpresen sorkuntza proiektuei zein badauden enpresei produktu, zerbitzu eta merkatuen berrikuntza proiektuetan eta nazioarteratze proiektuetan laguntzeko.

Beaz Bizkaia enpresa batek ibili behar dituen urrats guztiak biltzen dituen elkarte bakarra da, bideragarritasunaren azterketarekin hasi eta nazioarteratu arte. Ibilbide guztia gurekin egiten duten enpresek hobaria lortzen dute diru-laguntzetan.

Esperientzia handiko lantalde baten bidez egitarauotara aurkezten diren proiektuak ebaluatzen ditugu eta proiektuak aurkezten dituzten enpresa eta pertsonei zuzeneko aholkularitza ematen diegu.

Gainera, Bizkaiko ETEek proiektu berritzaileei dagokienez eskura ditzaketen autonomia esparruko diru-laguntza egitarauetan laguntzen dugu proiektuak ebaluatuz.