Atal honetan Ekonomia Sustatzeko Sailak hautatutako proiektu berritzaileak egin dituzten enpresak eta Beazek lagundu eta bultzatu dituen ekintzailetza esperientziak agertzen dira.
Virtualwarek proiektu bat garatu du enpresa eratzen duten pertsonen konektagarritasuna hobetzeko, lan egiten duteneko erantzukizun maila, prozesua edo arloa gora behera. Konektatzea, komunikatzea eta jakintza konpartitzea dira ekimen honen hitz gakoak, 2.0 tresnetan oinarrituta eta informazio eta parte-hartzerako elkarguneak sortuz.
Minticket.com izena du Batura Mobile Solutions enpresak sortu duen azken proiektuak. Ingeniaritza-bulego honek mugikorretarako proiektuen garapen, marketin eta aholkularitzan dihardu eta merkatuan berria den produktu honetan protagonistak QR kodeak dira.
Dynakin enpresak farmako arriskutsuen dosifikazioa banakatzea ahalbidetzen duen online plataforma garatu du. Proiektua –Dynapred– aurrerapauso handia da Bizkaiko enpresa honentzat, garatu duen lehenengo produktu propioa delako eta ibilbide zabala duelako, hobekuntzak egiteko eta ikertzeko aplikazio asko izanik.
Formabask enpresak aholkularitza eta trebakuntzan lan egiten du eta garatu duen proiektu teknologiko berriak mundu birtualen erabilera txertatzen du trebakuntza eta ikasketa prozesuan.
Shackleton Team-ek, zehazkiago Shackleton Persons atalak, enpresen berrikuntza kultura eta talde-lanaren diagnostikoa egiteko on-line plataforma sortu du, 2005. urtetik berrikuntza, estrategia eta pertsonak sailetan sakondu nahi duten enpresei eskaintzen dizkien aholkularitza, trebakuntza eta aisialdi zerbitzu presentzialak indartzeko.
Socialware enpresak Interneten agertzen diren bat-bateko iritzietan oinarritutako zerbitzuak ematen ditu. ASOMO teknologia semantikoen katalogoan beste tresna bat txertatu dute eta webean jarritako kexa, zapuzte-adierazpen edo ezusteko faktoreak hautematen eta sailkatzen ditu.