BEAZ Bizkaia

Logo de la Diputación Foral de Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Berrikuntza Agentzia BEAZ Agencia de Innovacion
  1. hasiera
  2. Informazioa
  3. Proiektuak
 

Proiektuak

Atal honetan Ekonomia Sustatzeko Sailak hautatutako proiektu berritzaileak egin dituzten enpresak eta Beazek lagundu eta bultzatu dituen ekintzailetza esperientziak agertzen dira.

 

Simob-ek nazioarteratze estrategia planifikatu du

Logo simob simulacion

Itsas prozesuetarako simulagailuak diseinatzea teknologia arloko oso eremu espezifikoa da eta, horregatik, Simob Simulación enpresa merkatu globalari  begira jarri da. Estatuko erronka arrakastaz gaindituta, enpresak ezarri dituen helburu estrategikoen artean nazioarteratze prozesua planifikatzea eta zenbait herrialdetan merkataritza sarea zabaltzea daude. Proiektuak Ekonomia Sustatzeko foru Sailaren laguntza du.

Irakurri gehiago...
 

Polikea: trengintza sektorerako aurreinprimatuak garatzea

Logo polikea

Ekoizpen teknika berriak garatzea eta azken belaunaldiko materialak erabiltzea, duela 30 urtetatik, etengabekoa izan da Polikearen ibilbidean. Horren azken  erakuslea SMC berriak erabiltzea da. Teknologia hau tamaina txiki eta geometria errazeko piezetan ezarri ondoren lortutako emaitza onen ondorioz enpresak aurre-inprimatutakoen moldeatzea bere pieza bildumara zabaldu du.
Irakurri gehiago...
 

Samper: kolorea kudeatzeko sistema automatikoaren garapena

Logo samper

Inprimatzeko prozesuan parametrizatzeko eta doitzeko osagairik garrantzitsuen eta konplexuenetakoa kolorea da. Elementu grafiko bat diseinatzen denetik inprimatzen den arte zenbait prozesutatik pasatzen da eta hor software eta sistema ezberdinak erabiltzen dira. Samper-en proiektuaren azken helburuetako bat prozesua homogenotzea da.

Irakurri gehiago...
 

Biolan: aldarazitako elektrodoekin neurtzeko tresna

Logobiolan

Nazioarteko merkatuan zabaltzeko prozesuaren barruan, Biolan Microbiosensores enpresak aldarazitako elektrodoekin neurtzeko tresna garatzeko aukera hauteman zuen. Orain produktua gauzatuta dago eta  Volta izena du.

Irakurri gehiago...
 

Ondoki: aluminiozko profilen Beira sistema berria

Logot ondoki

Kristalez guztiz itxita dauden barruko itxiturak erabiltzeko joerak -batez ere leku publikoetan eta bulegoetan- agerian utzi ditu euste-arloan dauden gabeziak. Ohikoena patentaturik ez dauden sistemak erabiltzea da eta horiek ez dira onenak. Ondokik merkatuaren eskaerari erantzuna ematen dion produktu berria garatu du.

Irakurri gehiago...
 

Inkoa: suspertzen ari diren nazioarteko merkatuetan kokatzeko eredu berria

Logo inkoa

Duela hainbat urte Inkoaren merkatua mundu osoa da. Bere ibilbidean proiektuak Asia, Amerika, Europa eta Afrikako 20 herrialde baino gehiagotan ezarri ditu. Hain zuzen ere azken lanak azken kontinentean burutu ditu. Bere esperientziaren bitartez Erandioko ingeniaritza eta aholkularitza bulego honek estrategia berria garatu du nazioarteratze prozesuan.

Irakurri gehiago...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>
Emaitzak 1 - 16 -(e)tik 37

Konpartitu hau

Share this: Aupatu Share this: zabaldu Share this: facebook Share this: Del.icoi.us Share this: twitter