Kimet Sportek
23 urteko esperientzia du Bilboko Athletic Cluben eta Bizkaiko
futbolean eta hiru ekintzailek metodologia eta tresna batean erakusten
dute. Garikoitz Fullaondok dioenez amets bat zen eta bertoko, Estatuko
eta nazioarteko klubek harrera ona egin diote eta askoz luzeagoa izango
den ibilbide baten hasiera baino ez da.
Practice Your Musiceko zuzendari gerente Aitor Alzibar-ek Beazera egin duen bisitaldia aprobetxatuz garatu duten aplikazioa zertan datzan eta Microsoft bera konkistatu duen ikasketa proiektu baten jatorria kontatzeko eskatu diogu.
Ekotek eta Factor CO2 enpresek proiektu bat burutu dute elkarlanean. Bioerregaien jasangarritasuna ebaluatzeko eta hobetzeko informatika tresna bat garatzean datza. Proiektua berez interesgarria da, energia berriztagarrien gaia puri-purian dagoelako, baina gainera azpimarratzekoa da sektore inguru berean lan egiten duten bi enpresak lanari elkarlanean ekitea erabakitzea, ideia nagusia hauxe izan delako: “bion arteko osagarritasunak oso ikuspegi orokorra ematen dio proiektuari”. BIOLCA proiektuak Bizkaiko Ekonomi Sustapen Sailaren diru-laguntza jaso du.
2008an High Identity Buildings sortu zen Ondarroan, nortasun handiko laborategi jasangarrietarako eraikinak diseinatzen eta eraikitzen espezializatu den enpresa. Hiru urte geroago deigarria da lan egiteko filosofiarengatik eta proiektuak eta sinergiak sortzeko ahalmen handiarengatik nabarmentzen den enpresa honen ibilbidea. Adelmo Antelo zuzendari nagusiak adierazi digunez bide horretan mugarriak izan dira laborategi eraikinetarako ekipamendu jasangarriaren kontzeptu modularra, MAITE Fundazioa eta Laborategi Jasangarrien Sarea.
Ekintzailetzaren esperientziak gure inguruan interes handiko agerbideak ditu, hala nola Anbotoren kasua. Euskal enpresa hau gaur egun Silicon Valleyko onenen artean dabil eta Innovate!100 ranking ospetsuan munduko Start-up onena aukeratua izan da. Xabier Uribe-Etxebarria da haren sortzailea eta bertatik bertara eskaintzen ditu IKT munduan arrakastaz eta eskala globalean ekiteko bere ustez funtsezkoak diren gakoak.
2010ean Bilboko diseinuetxe honek bere 20. urteurrena ospatzen du eta, horregatik, sortzaileekin bere ibilbidea berrikusteko aprobetxatu dugu. Askok izango du haien berri, ez soilik egunero erabili ohi diren 300 produktutik gora diseinatu dituztelako, baita ere diseinua ezagutarazteko ekimenetan parte hartu ohi dutelako.