Laguntza eta babes publikoen ustiaketa
BEAZ sozietateak laguntza eta babes osoa eskaintzen deutsie sustatzaileei:
- Toki mailan, lurralde mailan, estatu mailan eta estatuz gaindiko mailan egon daitekez laguntza publikoen artean aukeratzeko aholkua emotea.
- Proiektu-eskaria egiteko laguntza.
- Tramitazino ofizialak jarraitzeko laguntza.
- Instituzioen aurrean proiektua aurkeztu eta defendatu behar denean bezeroa lagundu eta babestu.
- Prozesua agortu arte, gainean egotea.
- BEAZ sozietateak zuzenean ustiatzen dabezan egitamuen kasuetan laguntza ustiatzea.
Ondoko egitamuak ustiatzen doguz:
Sustatu:Bideberri
Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Sailaren egitamua.
HELBURUAK
Enpresa proiektu barritzaileen hausnarketa eta garapenerako laguntza eman.
DIRUZ LAGUNGARRIAK DIREN KONTZAPTUAK
Diruz lagungarriak izango dira ondoko enpresa plana garatzeko gastuak:
- Bideragarritasun eta merkatu azterlanak, prototipoak, txosten eta azterlan tekniko espezifikoak, bidaiak eta
azoketara joatea, proiektu berria garatzeko eta abiarazteko aholkularitza pertsonalizatua. - Proiekturako dedikazioko gastuak, pertsona fisikoak diren sustatzaileen kasuan, banakako enpresak ez
badira. - BEAZ, SA Kudeaketa Elkarteak proposatuta, proiektua garatzeko beharrezkotzat jotzen diren beste
kontzeptu batzuk.
AURKEZTEKO EPEA
Irailaren 1etik 30rarte, interneten bidez http://www.berrikuntza.bizkaia.net/
LAGUNTZA LERROAK
Ezagutzaren arloko teknologia aurreratu eta /edo intentsiboetan oinarritzen diren proiektuak: garapen-gastuen %90rainoko diru-laguntza eta enpresa plana bakoitzari gehienez 80.000€ emango zaio.
Bizkaiko merkatuan berriak diren produktuak, prozesuak eta zerbitzuak ekarriko dituzten proiektuak: garapen-gastuen %70rainoko diru-laguntza eta enpresa plana bakoitzari gehienez 40.000€ emango zaio.
Ekintzaile
SPRI, Eusko Jaurlaritzaren Industria Merkataritza Kontsumo eta Turismo Sailaren Elkarte Publikoaren egitamua.
HELBURUAK
Finantza laguntzak emotea industriaren edo industriari lotutako zerbitzuen sektoreko enpresa proiektu berritzaileentzat; proiektu hauek CEIk (Enpresa eta Berrikuntza Zentroa) babestutakoak dira, eta ideiaren garapen fasean nahiz enpresa martxan jartzean eskainiko dira.
ONURADUNAK
Industria proiektu edo industriari lotutako zerbitzu sektoreko enpresa proiektu berritzaile bat daukan eta Euskal Autonomia Erkidegoan EAEn martxan ipini gure dauen edozein pertsona fisikoa.
LAGUNTZA MOTAK
Diruz lagun daitekezan gastuen %100eraino iritsiko da 30.000 euroko muga izanik
Informazio gehiago Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatean (SPRI)
Barnekintzaile
SPRI, Eusko Jaurlaritzaren Industria Merkataritza Kontsumo eta Turismo Sailaren Elkarte Publikoaren egitamua.
HELBURUAK
Finantza laguntzak emotea industriaren edo industriari lotutako zerbitzuen sektoreko enpresa proiektu berritzaileentzat; martxan dauden enpresak bultzatuko dabe proiektu hauek eta CEIk (Enpresa eta Berrikuntza Zentroa) babestutakoak dira, eta ideiaren garapen fasean nahiz enpresa martxan jartzean eskainiko dira.
ONURADUNAK
Industria proiektu edo industriari lotutako zerbitzu sektoreko enpresa proiektu berritzaile bat daukan eta Euskal Autonomia Erkidegoan EAEn martxan ipini gure den edozein mikroenpresa.
LAGUNTZA MOTA ETA ZENBATEKOA
- MOTA : ITZULI BEHAR EZ DIREN DIRULAGUNTZAK
Zenbatekoa: Garapen gastuen %75eraino iritsi daiteke, 30.000 euroko muga izanik:
- MOTA: MAILEGU BIGUNAK
Zenbatekoa: 60.000 eta 120.000 euro bitarteko maileguak, 7 urteko amortizazio epean eta 2 urteko gabealdiaz. Berma bakarra enpresa–proiektua garatzeko konpromisoa izango da.
Informazio gehiago Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatean (SPRI)

