Kokapena
Pertsona ekintzaileak lekua behar dabe beraien enpresa-proiektua osatzeko.
SUSTATU GELA
Helburua
Enpresa-jarduerari ekin aurretik egin beharreko ikerketak eta jarduerak garatzeko behar den moduko zerbitzu eta azpiegitura emotea.
Egonaldiaren iraupena
Lau hilabeteko epea, epe hori luza daiteken arren BEAZ sozietateren ustez salbuespena egiteko arrazoirik ez badago, ezin izango da urtebete baino gehiago egon.
Hobariak
Sustatu gelak moduluetan banandutako 270 metro karratuak dauz. Modulu guztietan behar den oinarrizko azpiegitura dago, eta besteak beste, Harrera, Telefonoa, faxa, fotokopiagailua , bilera gelak, botikina, aldagelak, eta aparkaleku zerbitzua emateaz gain, balio erantsiko bestelako zerbitzuak be emoten dauz; Laguntza eta dirulaguntzei buruzko informazioa, prestakuntza, finantza bideak aurkitzeko laguntza, jardueraren berri emateko hedatze laguntzak eta abar.

