Informazioa - Prestakuntza
Informazioa
BEAZ sozietateak Laguntza eta Babes publikoa jasotzeko gida zerbitzua eskaintzen deutsie bere bezeroei. Gida zerbitzu hau sustatzaile bakoitzaren profilari eta enpresa ekimenaren ezaugarriei egokituko jake. (eskakizunak, epeak, laguntza mota, aurkezteko sekuentziak, elkarrezintasunak, lehiak).
Eraketa Programarako diru laguntzen ibilbidea (Jaitsi PDF-a)
Inbertsio Programarako diru laguntzen ibilbidea (Jaitsi PDF-a)
Prestakuntza
Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan eta Trebakuntza Sailak, jarduteko ildo desbardinen bitartez, giza baliabideak merkatuaren eskakizun barrietara egokitzea erraztu gura dau trebakuntzaren bidez, aparteko jarduerak ahalbidetuz eta lanpostuei eusteko eta lanpostuak sortzeko laguntza emonez. Hori dala-eta, trebakuntzako modalitate honeek eskaintzen dauz 2008. urterako BEAZ S.A.ren bitartez:
Hasierako Prestakuntza
Enpresa ideiak edo proiektuak daukiezan pertsonentzako ikastaroak baldin eta euren negozioak sortu gura badabez eta beharrezko garapenerako hasierako maila badabe. Hori dala-eta, biderapena behar dabe.
Oinarrizko Prestakuntza
Enpresa ideiak edo proiektuak daukiezan pertsonentzat eta enpresa kudeaketaren gaineko ezagutza behar dabenentzat.

