BEAZ: Bizkaian enpresa berritzaile berriak eratzen eta garatzen laguntzeko jarduerak eta zerbitzuak.

 

Laguntza eta Babes publikoaren ustiaketa

BEAZ sozietateak laguntza eta babes osoa eskaintzen deutsie enpresa berriei:

  • Toki mailan, lurralde mailan, estatu mailan eta estatugaindiko mailan egon daitekez laguntza publikoen artean aukeratzeko aholkua emotea.
  • Proiektu-eskaria egiteko laguntza.
  • Tramitazino ofizialak jarraitzeko laguntza.
  • Instituzioen aurrean proiektua aurkeztu eta defendatu behar denean bezeroa lagundu eta babestu.
  • Prozesua agortu arte, gainean egotea.
  • BEAZ sozietateak zuzenean ustiatzen dabezan egitamuen kasuetan laguntza ustiatzea.

BEAZ sozietateak ondoko egitamuak ustiatzen dauz:

Sustatu:Bideberri

Sustatu:Bideberriren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Sailaren egitamua.

HELBURUAK

Enpresa proiektu barritzaileen hausnarketa eta garapenerako laguntza eman.

DIRUZ LAGUNGARRIAK DIREN KONTZAPTUAK

Diruz lagungarriak izango dira ondoko enpresa plana garatzeko gastuak:

  • Bideragarritasun eta merkatu azterlanak, prototipoak, txosten eta azterlan tekniko espezifikoak, bidaiak eta
    azoketara joatea, proiektu berria garatzeko eta abiarazteko aholkularitza pertsonalizatua.
  • Proiekturako dedikazioko gastuak, pertsona fisikoak diren sustatzaileen kasuan, banakako enpresak ez
    badira.
  • BEAZ, SA Kudeaketa Elkarteak proposatuta, proiektua garatzeko beharrezkotzat jotzen diren beste
    kontzeptu batzuk.

AURKEZTEKO EPEA

Irailaren 1etik 30rarte, interneten bidez http://www.berrikuntza.bizkaia.net/

LAGUNTZA LERROAK

  • Lehentasuna izango dute ondoko hauek: ezagutzaren arloko teknología aurreratu eta/edo intentsiboetan oinarritzen diren enpresa berriak edo proiektuak.

Sustatu:Kide

Sustatu:Kideren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Sailaren egitamua.

ONURADUNAK

Ondoko eskakizunak betetzen dituzten sortu berriko enpresak:
    • Helbide sozial eta fiskala eta establezimendu nagusia Bizkaian.
    • Gutxienez bi lanpostu sortzea 2008ko abenduaren 31a baino lehen (eskaera datan lanpostu bat izatea).
    • Bere jarduera 2007/01/01 baino lehenago hasi ez izana.

AURKEZTEKO EPEA

2008ko uztailaren 1tik 2008ko irailaren 15ra arte, interneten bidez http://www.berrikuntza.bizkaia.net/

ONURAK

  • 30.000 euro baino gehiagoko inbertsio proiektuetarako partaidetzako kredituak, gehienez ere 100.000 € eta inbertsio proiektuaren %50.
  • Enpresa eratzeagatiko prima (jarduera data 2007/01/01 geroztik)gehienez ere 15.000 € , emandako kapital sozialaren %50a gainditu gabe.
  • Abiarazi eta merkaturatzeko gastuen %60a, 07/01/01 eta 08/12/31 bitartean egindakoak, gehienez ere 15.000 €.
  • Negozioaren lokalaren errentaren %50, gehienez ere 8.000€ (08/01/01 eta 08/12/31 bitartean).
  • Jabetza intelektual edo industrialaren babesaren %60a, gehienez ere 15.000€ (07/01/01 eta 08/12/31 bitartean).
  • Doktore baten edo teknologo baten kontratazioaren %40, gehienez ere 15.000€ (07/01/01 eta 08/12/31 bitartean).
  • Lehentasunezko sarbidea Sondikako BEAZ MINTEGIA inkubadorearen moduluetara.

Ekintzaile

SPRIren logotipoa

SPRI, Eusko Jaurlaritzaren Industria Merkataritza Kontsumo eta Turismo Sailaren Elkarte Publikoaren egitamua.

HELBURUAK

Finantza laguntzak emotea industriaren edo industriari lotutako zerbitzuen sektoreko enpresa proiektu berritzaileentzat; proiektu hauek CEIk (Enpresa eta Berrikuntza Zentroa) babestutakoak dira, eta ideiaren garapen fasean nahiz enpresa martxan jartzean eskainiko dira.

ONURADUNAK

Industria proiektu edo industriari lotutako zerbitzu sektoreko enpresa proiektu berritzaile bat daukan eta Euskal Autonomia Erkidegoan EAEn martxan ipini gure den edozein mikroenpresa.

LAGUNTZA MOTA ETA ZENBATEKOA

  • MOTA : ITZULI BEHAR EZ DIREN DIRULAGUNTZAK.
    ZENBATEKOA: Gastuen %100eraino iritsi daiteke, 30.000 euroko muga izanik.
  • MOTA: MAILEGU BIGUNAK.
    ZENBATEKOA: 60.000 eta 120.000 euro bitarteko maileguak, 7 urteko amortizazio epean eta 2 urteko gabealdiaz.

Informazio gehiago Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatean (SPRI)


BEAZ, sozietateak bestelako hitzarmenak be badaukaz, honango honekaz:

Gazteenpresa Fundazioa

Euskadiko Kutxarena

ONURADUNAK

35 urte baino gehiagoko pertsonak sortu enpresak.

LAGUNTZA MOTA

MOTA : LEHENTASUNEZKO MAILEGUAK
ZENBATEKOA: 60.000 €.-raino; Euribor +0
ZENBATEKOA: 60.000 €. Baino gehiago;  Euribor+0,75

 


 
Release performed by ecmware