Kokapena
BEAZ MINTEGIA SONDIKA Bizkaian sortu berri diren enpresa berritzaileak laguntzeko enpresa –inkubadorea da; enpresa sorrera fasean egon daitekezan arriskuak murrizteko eta enpresa barriak behar daben kokagunea eskaintzeko asmoz jarduten dau.
Egitamu honen onuradunak eskaera aurkeztu eta aurreko urtearen urtarrilaren 1a baino lehenago jarduerarik ez eta egoitza soziala Bizkaian daben enpresa berriak dira. Enpresa horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi SustapenaSustatu egitamuaren onuradunak edo/eta saila horrek beste instituzio edo erakundegaz sinatu dauen bestelako hitzarmenaren baten onuraduna izan beharko dau.
Laguntza honek moduluaren erabilpena eta erabilera komuneko gunea 3 urtetan zehar erabiltzeko eskubidea hartzen du. Epe hori 2 urte gehiago luza daiteke eta ordaindu beharreko errendamendu kuotan %50-erainoko hobaria eduki daiteke.
Informazio gehiago izateko BEAZ Mintegia Sondika atala ikusi.

