Pertsonentzako aretoa
Sustatu aretoaren (sustatzaileentzako aretoa) helburua azpiegitura eta nahikoa zerbitzu komunak emotea da ikasketak eta beharrezko jarduerak egiteko jarduereari ekin baino lehen.
Oinarrizko zerbitzuak
Modulutan banatutako 270m2 ditu, bakotxak beharrezko azpiegitura materiala edukita; honako zerbitzu honeek emoten ditu:
- harrerea,
- telefonia,
- fax fotokopiagailua,
- batzar gelak,
- segurtasun zerbitzua,
- garbiketako zerbitzua,
- aldagelak,
- botikina,
- aparkalekuak,
- ...
Balio gehigarria daukien zerbitzuak
- laguntasunen eta diru-laguntasunen gaineko informazinoa ,
- trebakuntza ,
- finantzabideak bilatzen laguntzea ,
- jarduren hedapena,
- ...
Eskakizunak
- SUSTATU programaren edota BEAZek beste erakunde batzuekaz sinaturiko hitzarmenen onuradunak izatea.
- Egoitza soziala eta fiskala Bizkaian izatea.
- 50 langile baino gutxiagoko plantilla izatea sartzeko eskaerea aurkezten dan egunean.
- Gutxienez lanpostu bi sortzea eta mantentzea moduluan izango dan denboran.
- Egunean beteta izatea zerga obligazinoak, Gizarte Segurantzakoak eta zuzenbide publikokoak.
Eskaereak
Sustatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustatu laguntasuna eskatu behar dau.

