Enpresen kokapena
BEAZ MINTEGIAk elementu komunak erabiltzeko eskubidea daukien moduluak emoten ditu 3 urtez, eta gehienez beste 2 urtez luzatu daiteke, indarreko hileko kuotearen % 50erainoko hobariakaz.
Enpresa onuradunak
Enpresa kokapena eskuratu daikie SUSTATU programaren edota BEAZek beste erakunde batzuekaz sinaturiko hitzarmenen enpresa onuradunek.
Eskakizunak
- Egoitza soziala eta fiskala Bizkaian izatea.
- 50 langile baino gutxiagoko plantilla izatea sartzeko eskaerea aurkezten dan egunean.
- Gutxienez lanpostu bi sortzea eta mantentzea moduluan izango dan denboran.
- Egunean beteta izatea zerga obligazinoak, Gizarte Segurantzakoak eta zuzenbide publikokoak.

