Aurkezpena
Sondikako enpresen mintegia 1990ean sortu zan BEAZen eginkizuna garatzeko beharrezko osagarri lez.
Enpresa barriaren lehen etapari jagokozan enpresa arriskuak murrizteko eta kokapenak topatzeko beharrak konpontzeko asmoz.
Gehienbat honeentzat da BEAZen lana:
- Jarduera hasi baino lehen enpresa proiektua ontzeko gunea behar daben ekintzaileentzat.
- Sortu barri diran enpresa barritzaileentzat.
Martxan hasi zanetik, 160 enpresa baino gehiago hartu ditu; enpresok euren enpresa jarduerea hasi eta finkatu dabe.

