Nortzuk gara?
BEAZ, Bizkaiko enpresa eta aurrerapen Europar Zentroa da (B.I.C-Business Innovation Center) . 1987ko maiatzran ipini zan martxan eta ezaugarri horrekaz espainiar estatuko lehena izan zan. Enpresa eta aurrerapen Europar Zentroak Europako batzordearen Eskualde Politikako Zuzendaritza Nagusiaren ekimenaz sortzen dira.
Izaera mistoko alkartea da eta Bizkaiko Foru Aldundia enpresaren partaiderik nagusiena da. Gainontzeko kideak Bizkaiko enpresa sarea osatzen daben enpresa eta alkarteak dira.
Jende ekintzailea eta jarduera berrizale dabezan Enpresa Txiki eta Ertainekaz egiten dogu beharra.
Eta Bizkaiko Lurralde Historikoan enpresa berrizale sortzeko eta garatzeko jarduera sistema integratua eta laguntza zerbitzuak eskaintzen doguz.
- Enpresa ekimenak aurkitu eta ebaluatu egiten doguz.
- Enpresa proiektuen garapena aztertu eta sustatu egiten dogu.
- Enpresa martxan ipinteko beharrak beteten doguz.
- Enpresaren gaineko, eta bere lan arloaren gaineko be, azterketa sakonak egiten doguz.
- Zabaltze eta dibertsifikazino prozesuak gidatzen doguz.
- GI+G+B (ikerketa+Garapen+Berrikuntza) proiektuen garapena eta ustiaketa egiten dogu.

