BEAZ: Bizkaian enpresa berritzaile berriak eratzen eta garatzen laguntzeko jarduerak eta zerbitzuak.

  1. hasiera
  2. lege oharra


 

Legearen gaineko oharra

BEAZ, S.A.k, datu pertsonalen babesari buruzko indarreko araudia betez (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) eta informazinoaren gizartearen eta posta elektronikoaren zerbitzuan arloko arauak betez (garagarrilaren 11ko 34/2002), jakinarazo egiten deutsu beaz.bizkaia.net web gunearen bidez eginiko eragiketa guztietan apliketan diran erabilera baldintza orokor honeek.

1. Legeari buruzko datuak

BEAZ, S.A., egoitza: Errekalde zumarkalea 18, 6 48009 Bilbo,  eta IFK.: A48-229058; www.beaz.net domeinuaren titularra da, behar dan moduan inskribatua Bilboko Merkataritza Erregistroan (Dokumentua: 1/2007/10.933,0; Egunekoa: 300; Idazpena:135;Liburukia: 4722; Liburua: 0; Orria: 46; Orrialdea: BI-1265, BIS: A; Inskripzinoa: 30), garagarrilaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoa betez.

2. Jabetza intelektuala

BEAZi jagokoz web gunearen eta bertako edukien jabetza intelektualaren eskubideak.

Debekatuta dago orri honetan edozein aldaketa egitea. BEAZek ez dau bere gain hartzen baimendu bako erabileren edo aldaketen gaineko erantzukizunik. BEAZek ez dau erabilteko lizentziarik edo baimenik emoten bere jabetza industrialen ezelako eskubideen edo web guneagaz, zerbitzuakaz edo edukiakaz lortutako edozein eskubideen inguruan. Debekatuta dago web gune honen edukien guztizko edo zatizko erreproduzinoa, iturria aitatu barik edo horretarako baimena beren beregi eskatu barik. Web gunean dakarren informazinoa baimen barik erabilteak eta BEAZen jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideetan eragindako kalteak bidea emongo dabe bidezkoak diran ekintzak burutzeko eta, halan danean, erabilera horren ondoriozko erantzukizunak eskatzeko.

3. Erabilera baldintzak

BEAZek erabilera pertsonalerako sortu dau web gune hau; informazinoa emotea dauka helburu eta doakoa da.

a) Legezko erabilerea

Web gunearen eta horren zerbitzuen erabiltzaileek legeen eta trafiko erabileren arabera erabili behar ditue zerbitzuak, eta ez ditue web gunea eta horren zerbitzuak legez kontrako edo hirugarrenen eskubideen eta interesen kontrako helburu edo ondorioakaz, edo zelan edo halan web gunea edo zerbitzuak kaltetu, balio barik itxi, gainkargatu edo hondatuko dituen ondorioakaz edo erabiltzaileek web gunea eta zerbitzuak ohiko eran erabiltea galarazo daikeen ondorioakaz. Betebehar hori betetzen ez dabenak erantzuleak izango dira BEAZen eta hirugarrenen aurrean betebehar hori ez betetzearen ondoriozko kalte-ordainei jagokenez.

b) Akatsen bermea

BEAZek ez dau bermatzen web guneko edo bertako edukien atzipenean akatsik ez izatea; argitalpen ofizialak aitatzen edo erreproduzitzen badira, erreproduzino hori informazinoa emoteko besterik ez da izango, eta baliokotzat hartu behar da buletineko argitalpena edo iturri ofiziala ondorio guztietarako.

c) Zerbitzu erabilgarria izatea

BEAZek berekin gordetzen dau, edozein unetan eta aurretik oharrik egin barik, web guneko informazinoaren edo konfigurazinoaren edo aurkezpenaren inguruko aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

BEAZek ez dau bermatzen web gunearen eta zerbitzuen funtzionamendua prest izatea eta jarraipena izatea. Horretarako modua dagoanean, aurretik jakinarazo egingo dira web gunearen eta zerbitzuen funtzionamenduaren etenaldiak.

BEAZek ez ditu bere gain hartzen web gunea erabilgarri ez egotearen edo jarraipenik ez izatearen inguruko kalte-ordainak, ezta erabiltzaileek iruzur eginez web gunea eta zerbitzuak modu okerrean erabili ondorengo kalte-ordainak eta web gunean eta zerbitzuan akatsak izatearen ingurukoak ere, eta bereziki web orrietan edo zerbitzuak emoten diran guneetan sartzeko akatsen ingurukoak.

4. Web guneak daukan informazinoa erabiltearen gaineko erantzukizuna

Erabiltzaileak badaki eta onartu egiten dau web gunearen eta web guneko zerbitzuen eta edukien erabilerea bere erantzukizuna dala soilik. Web gunean sartzea eta bertako infromazinoa erabiltea eragiketa horreek egiten dituanaren erantzukizuna da, ez beste inorena. BEAZek ez dau bere gain hartuko informazino horretan sartzearen edo informazino hori erabiltearen inguruko ondorio, kalte edo ordainen erantzukizunik, ezta datu horreek edozein eritxi pertsonal edo enpresaren eritxi bultzatzeko erabiltearen ingurukorik be. BEAZek ez dau bere gain hartzen web gunean aitatzen diran hirugarren pertsonen estekekiko konexinoen edo edukien gaineko erantzukizunik.

5. Datu pertsonalen babesa

BEAZen orriren batean edo zerbitzuetan sartzeko datu pertsonalak bildu behar badira, datu horreek Datu Pertsonalen Babesari buruzko legearen eta lege hori garatzen daben gainerako arauen indarreko araudian ezarritakoagaz bat etorriz tratauko dirala jakinarazo behar da. Emondako datuak datu pertsonalen fitxategi automatizatuan sartuko dira, eta fitxategi hori behar dan moduan inskribatu da Datu Pertsonalen Erregistro Nagusian.

BEAZek bete egiten dau datuen babesaren arloko indarreko legeria, eta beharrezko prozedura administratiboak eta teknikoak hartu ditu bildutako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko.

BEAZen pribadutasun politikeak bermatu egiten deutse erabiltzaile guztiei datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra egiteko eskubidea erabilteko aukerea, BEAZi ohiko posta elektronikoa bialduta:

BEAZ, A.B.
ekalde Zumarkalea, 18 - 6º
Edo osterantzean posta elektronikoz: info@beaz.net

Informazino gehiago gura izan ezkero, ikusi Pribadutasun Politekea

6. Lege aplikagarria eta jurisdizinoa

Espainiako legea bete behar da web gune hau erabilteko, erabiltzaileen lege esparrua zein dan aintzat hartu barik. Baldintza honeen inguruan gertatu daitekean edozein auzi BEAZen jarduerea ezarrita dagoan herrialdeko auzitegietan ebatziko da.

Zure posta elektronikoaren helbidea emoten badeuskuzu, BEAZek ulertzen dau helbide hori gure enpreseak emondako zerbitzuakaz lotutako jakinarazpenak bialtzeko erabilteko baimena emoten dozula.

 


 
Release performed by ecmware