BEAZ: Bizkaian enpresa berritzaile berriak eratzen eta garatzen laguntzeko jarduerak eta zerbitzuak.

  1. hasiera
  2. Hemeroteka
  3. SUSTATU 2006


 

SUSTATU 2006

Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomiaren Sustapenerako SUSTATU programak 2,3 milioi euro zuzenean bideratzen ditu enpresa berritzaile berrien eraketara. Enpresa berrien eraketara bideratutako baliabide osoak 7,2 milioi eurotakoak dira guztira.

SUSTATU 2006: 7,2 milioi euroko dirulaguntzak enpresa berritzaile berriak sortzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren SUSTATU egitarauak 2,3 milioi euro zuzenean baliatuko ditu enpresa berritzaile berriak sortzeko laguntzen. Horrela;   enpresa berriak sortzeko baliabideak, guztira, 7,2 milioi eurokoak dira.

Ricardo Barainka (EA) Saileko diputatuak programa aurkeztu du eta SUSTATUk  650 enpresa-proiektu baino gehiago lagundu dituela eta 425 enpresa berritzaile baino gehiago abian jartzeko laguntza eman duela jakinarazi du ere. 2005. urtean SUSTATUk 80 proiekturi eta 42 enpresari eman zien laguntza.

SUSTATU dirulaguntza-egitaraurik osoena da eta oinarri teknologikoa duten proiektu berritzaileak suspertu nahi ditu batez ere.  Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 31 arte dago zabalik eta proiektua garatzeko gehienezko epea 2007ko abenduaren 31 arte. SUSTATU, azken batean, ideia berritzaileren bat duen edonorentzat egitarau egokia da. Haren xehetasun guztiak www.programasustatu.com web-gunean daude.

 


 
Release performed by ecmware