Bizkaiko Foru Aldundiak 3 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu enpresak
Bizkaiko Foru Aldundiak 3 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu 2008an bioteknologiako enpresak, IKTen ingurukoak eta energia berritzaileen enpresak sustatzeko, hau da, bere ustez estrategikoak diren hiru sektoreak indartzeko. Diru-laguntza hau Foru Aldundiaren Berrikuntza sailaren aurrekontuen barruan kokatzen da. Aurrekontua guztira 90 milioi eurokoa da, hots, aurreko urtean baino % 12,4 gehiago.
Diru-laguntzen gehiengoa AIC Fundazioarentzat izango da (22,5 milioi euro arte), hau da, Ermua eta Zornotzan eraiki nahi den automobilgintzako inteligentzia zentroarentzat. Bigarrenik, berrikuntza eta enpresa berriak sustatzeko azpiegiturak finantzatuko dira. Hartara, 20 milioi euro gorde dira Urtuellan parke teknologiko berri bat eta industrialde berriak eraikitzeko.
Beste 10 milioi euro Sustatu, enpresa berritzaile berriak sustatzeko programan gastatuko dira; 13,7 milioi enpresen barruan berrikuntza sustatzeko (Berritu programa); 7 milioi inguru Enpresa Lehiakortasuneko eta Gizarte Berrikuntzako Plana bultzatzeko eta 3,5 milioi enpresen barruan proiektu berritzaileak sustatzeko. Gainera, 0,9 milioi euro erabiliko dira Bizkaiko ETEen erantzukizun soziala lantzeko.

