BEAZ: Bizkaian enpresa berritzaile berriak eratzen eta garatzen laguntzeko jarduerak eta zerbitzuak.

  1. hasiera
  2. Hemeroteka
  3. PREMIE 2006


 

PREMIE 2006

642.000 euro Bizkaiko enpresa txikien eta ertainen kudeaketa hobetzeko.

642.000 euro da  2006an PREMIE programak duen aurrekontua. Dirulaguntzak kanpoko aholkularitza gastuen %60raino ailegatzen da eta proiektua sendotuz gero, auditoretzaren gastuen %70a izaten da. Programaren aurkezpenean, Ricardo Barainka,  Bizkaiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saileko diputatuak gogoratu duenez egin eta gero kobratzen diren auditoretza dirulaguntzak izan ezik, gainontzeko laguntzak aldez aurretik ematen dira. PREMIE programak aurten zehaztutako helburuen artean, besteak beste, ezarpen lehenengo fasean 70 bat enpresa, sendotze bigarren fasean 35 bat enpresa, eta 50 bat auditoretza lan laguntzea dauka helburutzat.  Halaber; enpresa hauen guztien %80ak 25 langile baino gutxiago dutela azpimarratu behar da. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaitzen da lehenengo faserako laguntzen kasuan. Sendotze fase eta auditoretza laguntzetarako epea berriz, urriaren 2an  amaitzen da. 

BAI: Berrikuntza Agentzia-Agencia de Innovación de Bizkaia

PREMIE programa Bizkaiko enpresak kudeaketa sistemak etengabe hobe ditzaten Bizkaiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen  Sailak martxan ezarritako programa da. Orain dela 11 urte martxan ipini zela eta Lurralde Historiko honetako 760 bat enpresak parte hartu du PREMIE programan. 2006 urtean PREMIE programa  Foru Sail honen BAI Berrikuntza Agentzia berrian integratu da. BAI Berrikuntza Agentziaren sorrera prozesuan hainbat zerbitzu diseinatu dira Bizkaiko enpresak laguntzeko proiektu berritzaileak gara ditzaten .   Beraz; ekitaldi honetan hainbat lanabes eta metodologia lantzen ari dira produktu, prozesu, pertsonak, antolaketa eta merkatu inguruan jardun ahal izateko. Halaber, BAI agentziaren eskaintzan Foru Saila berak Berrikuntza bultzatzeko dituen beste lanabesak  sartu dira ere. Ildo horretatik, PREMIE programa horietako lanabesa bat dugu, etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa sistemak laguntzen duena. Programa honen edukia indartzeko Berrikuntzari buruzko modulu berezia garatzen eta lantzen ari da.

Bizkaiko Enpresen berrikuntza sustatzea

BAI Bizkaiko enpresetan berrikuntza bultzatzeko sortu da. Lan egiteko hiru irizpide nagusi ditu: Zerbitzua eman, Ekin-ekinean aritu eta sarean lan egin. BAI agentziaren  ezaugarri nagusia zerbitzua emateko gogoa izan gure da. Horretarako zenbait tresna eta metodologia garatuko ditu Bizkaiko enpresek proiektu berritzaileak egin ditzaten, nahiz beren kudeaketan berrikuntza prozesuak kontuan har ditzaten be.

Heldu nahi zaion erronkaren tamaina aintzat harturik, BAIren jardueraren ezaugarrietariko bat ekin-ekinean aritzea izango da. Hau da, enpresetara hurbiltzeko baliagarriak diren ekintza guztien aldeko apustua egingo du.

Politika honen helburuak besteak beste, ondoko hauek lirateke: Enpresen beharrizanak bertatik bertara entzun eta ezagutzea; BAI agentziak berrikuntza bultzatzeko eskain ditzakeen zerbitzuen berri ematea; harremanak banan-banan eta pertsona mailan lantzea; suspertzaile eta bultzatzailea izatea; sentsibilizazioa, diagnosia ezarpena eta egoki diren laguntzen bidez, Bizkaiko enpresa berritzaile kopurua igotzea, eta azkenik; enpresek beregain har ditzaketen eskakizunen arabera Agentziaren helburuak eta jarduerak berraztertzea eta egokitzea.

Barainkak gogoratu duenez Bai agentziaren jarduera ahalik eta  eraginkorren izan dadin, berrikuntza sistemako gainontzeko partaideekin batera sareko lana egin nahi da .

 


 
Release performed by ecmware