BEAZ: Bizkaian enpresa berritzaile berriak eratzen eta garatzen laguntzeko jarduerak eta zerbitzuak.

  1. hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Jardunaldia: Enpresako berrikuntza softwareren bitartez


 

Jardunaldia: Enpresako berrikuntza softwareren bitartez

Berrikuntza eta Informazioaren Teknologien erabilera nahitaezko tresnak ditugu enpresa txiki eta ertainen eta mikroenpresen bideragarritasuna lortzeko.

Software libreak abantaila ederrak dakartza, ekonomikoak zein estrategikoak. Lizentzia-kontzeptuaren alde baino zerbitzu-kontzeptuaren alde jarduteak; estandarizazioak; birbanatzeko, aldatzeko eta hobetzeko aukerak, eta proiektuen lankidetza-egiturak, ondorio mesedegarriak dituzte negozioaren alde guztietan.

Lehenago aipatutakoa, hots, ETEak bilakatzen eta sendotzen software librea erabiltzeko aukerak, azaltzearren, BEAZek eta ESLEk Enpresako berrikuntza Software librearen bitartez izeneko jardunaldia antolatu dute.

Oharra: Enpresaren Berrikuntza softwarearen bitartez izeneko Jardunaldiaren txostenen agiriak kontuan hartuz eguneratu da berria.

Helburua

Enpresa txiki eta ertainei (ETE) berritzeko eta negozioari balioa ekartzeko modu berria aurkeztea du helburu jardunaldiak, hain zuzen ere, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiez (IKT) eta software libreaz baliatuz. Sendotuta dauden hainbat proiekturen aukerak eta bilakaera azalduko dira, baita euren onurak ere.

Eguna

2006ko azaroaren 9a

Ordua

9:00etatik - 14:00etara

Tokia

BEAZ Mintegia.
Sangroniz Errepidea, 6
48150 SONDIKA

Norentzat

Software libreak eta teknologia berriek, mikroenpresak eratu eta kudeatzeko tresnak garatu ahal izateko duten baliagarritasuna ezagutu nahi duen oro.

Izena emateko

BEAZ
Telefonoa: 94 423 92 28
Faxa: 94 423 10 13

Leku mugatuak

Doakoa, aurretik izena manez gero.

Txostengileak

BEAZ
Ongi etorria eta Jardunaldiaren aurkezpena
Eukene Bengoa. Zuzendari Kudeatzailea

ESLE
Elkartearen aurkezpena
Daniel Armendariz

Plan estrategikoaren aurkezpena
Belén Gorosarri

ESI
Software libredun berrikuntzako
Joseba Laka

AXIOS
Datu Espazialen azpiegiturak
Mauricio Pazos y Gabriel Roldan

RONTEC
Software librea: moduluzko garapen iraunkorra eta berrikuntza ahots eta IP bideoaren bitartez Gorka Rodrigo del Solar

YLK.net
Teknologia-transferentzia, enpresa handitik enpresa txiki eta ertainera David Olmos Luis

pdf Jardunaldia: Enpresako berrikuntza softwareren bitartez 83,50 Kb

Txostenak

 


 
Release performed by ecmware