GENETADI BIOTECH: 2006KO GENOMA ESPAÑA SARIA
Genetadi Biotech SL enpresa bizkaitarra, 30.000€rekin saritua izan da BioAnces Actua 2006 Programako finalista modura Genoma España Fundazioaren eskutik.
Programa hau, Espainiako CEEI Nazio Elkartea (ANCES) eta hain ezaguna den Genoma España Fundazioa bazkide teknologikoarekin elkarlanean garatzen da.
BioAnces Actua, ikertzaile, profesional, doktoregai eta izaera sustatzailedun bizi zientzietako karreretako ikasleei zuzendua dago. Programaren asmoa, pertsona hauei enpresa bioteknologiko berrien sortze fasean laguntza ematea da.
Programaren 2006ko ekitaldiak, enpresa kudeaketa, negozio planen garapen eta aholkularitza, eta bio sektorean espezializaturiko finantzazio iturrien bilaketan trebakuntza eskaintzen du
Genetadi Biotech enpresaren misioa, ginekologia, pediatria eta onkologia arloetako diagnosi sistema berrien garapen, eta zerbitzu espezializatuen bidezko berauen aplikazioan oinarritzen da.
JARDUERA EREMUA: NEGOZIO LINEAK ETA PRODUKTU/ZERBITZUA
Genetadi Biotech enpresaren negozio linea nagusiak ondorengoak dira:
1.Ginekologia arloa
1.1 – Jaio aurreko Diagnostiko Genetikoa.
1.2 – Ernalezintasuna.
1.3 – Aurre ezarpen Diagnostiko Genetikoa.
1.4 – Endometriosis.
2.Pediatria arloa
2.1 – Jaio berri eta Pediatria Diagnostikoa.
2.2 – Zilbor hestearen odol analisiak.
3.Onkologia arloa
3.1 – Endometrioko tumoreak.
3.2 – Umetoki lepoko tumoreak.
3.3 – Beste tumore mota batzuk: Obulutegi, testikulu, ugatz, leuzemiak…etab.
Genetadi Biotech BEAZen tutoretzapean dagoen enpresa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Barrikuntza eta Sustapen Sail (Sustatu Bideberri 2004 eta 2005) eta SPRIren (Ekintzaile 2005) laguntzak ditu.
Honetaz aparte BIOKABIn kokatzen da, Derion BEAZ eta Bizkaiko Teknologi Parkeak elkarrekin kudeatzen duten bioinkubadoran.
Enpresaren I+G+b politika oso emankorra da, eta gaur egun elkarlaneko proiektuak definitzeko asmoarekin hainbat europar eta mexikar enpresakin harremanetan diraute.

