Ekintzaile Programan , BEAZ ek 52 proiektu onartutakoak dauko
SPRIren Ekintzaile Programak industriako 175 proiektu berritzaile onartu ditu eta 3 milioi eurotik gorako dirulaguntzak eman ditu
Onartutako proiektuetatik, 52 BEAZ-ek aurkeztu ditu, 33 Cedemi-k, 31 CEIA-k, 41 Berrilan-ek eta 18 Saiolan-ek.
Ostirala, 2006eko Maiatzak 26
SPRIren Ekintzaile Programak industriako eta industriari loturiko zerbitzuen sektoreko 175 enpresa proiektu berritzaile onartu ditu joan den abenduaren 31ra arte. Ekintzaile Programaren helburua da industriako eta industriari loturiko zerbitzuen sektoreko sustatzaile eta mikroenpresak bultzatzea. Guztira, 3,2 milioi euroko dirulaguntza onartu da, eta diru kopuru horri esker, 78 enpresa berri sortu dira, eta beste 87 sortzeko bidean daude.
Bestalde, 175 proiektu horietatik 19k Luzaro inbertsio programaren babesa jaso dute, eta horrela, baldintza onetan eskuratu ahal izango dute Luzaroren finantza-laguntza.
SPRIk ideia berritzaile hauek garatzeko eman dituen laguntzei esker, sustatzaileek I+G osagaia bultzatu dute beren proiektuetan berehalako aplikazioaren aldean, eta horrela, ekimen berritzaileak sortu dituzte, izan ere, SPRIren helburua da "ez dadila ideia berritzailerik baztertu laguntzarik ez izateagatik".
Enpresa proiektuak bultzatzeko Ekintzaile Programa 2004ko apirilean abian jarri zen, ideia berritzaileak garatu eta gauzatzeko laguntzak eskaintze aldera. Erakundeen arteko estrategia honetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek eta Enpresa eta Berrikuntza Zentroek (CEI) parte hartzen dute. Azken hauek prozesu osoan zehar laguntzen diete enpresa berriei (hots, ideiaren garapen fasean eta martxan jartzean) eta aholkularitza eta beren jarduerak kokatzeko azpiegiturak ematen dizkiete.
Onartutako proiektuetatik, 52 BEAZ-ek aurkeztu ditu, 33 Cedemi-k, 31 CEIA-k, 41 Berrilan-ek eta 18 Saiolan-ek.
Enpresa eta Berrikuntza Zentroen bidez jaso diren ekimenek jauzi kualitatibo izugarria egin dute, proiekturik gehienak sektore estrategiko eta berritzaileetan oinarriturik baitaude, eta hartara, aipagarriak dira honako hauek: software garapena eta biomedikuntza, ingurumena, ingeniaritza, ikus-entzunezkoak eta komunikazioak, aeronautika eta ekipo ondasunen aplikazioa. Honako hauek ere garrantzitsuak dira: mekanika eta material aurreratuak, eguzki energia, kimika, domotika eta segurtasuna.
Ekintzaile programara aurkeztutako proiektu horien sustatzaileen azterketaren arabera, proiektuok irudi homogeneoa ematen dute hiru lurraldeetan. Sustatzailerik gehienak inoren konturako langileak dira, pertsona intuitiboak dira eta euskal industriaren hutsune zehatz batzuei erantzuna eman diezaieketen produktuak garatu nahi dituzte. Beste sustatzaile talde handi bat unibertsitatetik eta teknologi zentroetatik dator, eta I+G osagarri handia duten proiektuak aurkeztu dituzte.
Ekintzaile Programa Euskadi Gizarte Ekintzailea Planaren (2004-2007) barruan kokatzen da, eta plan honen helburua da ahalik eta ekimen berri gehien aurrera eramatea baldintza egokietan. Horrez gain, lehentasunezkotzat jotzen du enpresen sorkuntzarako dauden eta egon daitezkeen laguntza publiko guztiak integratzea.
Ekintzaile Programak bi laguntza mota eskaintzen die sustatzaileei. Lehen laguntza mota: pertsona edo talde sustatzailearentzako laguntza, ideiaren garapen fasetik eta Enpresa Planaren prestakuntzatik hasi eta enpresa martxan jarri arte. Diruz lagun daitezkeen gastuen %100eraino iritsiko da, 30.000 euroko muga izanik. Fondo galdurako dirulaguntza da eta 18 hilabetez luza daiteke.
Bigarren laguntza mota: Enpresa Plana gauzatzeko behar diren inbertsioetarako finantzaketa lortzen laguntzea. 3 enplegu sortu behar dira 3 urtean eta 60.000 eta 120.000 euro bitarteko finantzazioa eskaintzen du. Maileguaren amortizazio epea 7 urtekoa da eta 2 urteko ezaldia du.

