BEAZ: Bizkaian enpresa berritzaile berriak eratzen eta garatzen laguntzeko jarduerak eta zerbitzuak.

  1. hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Bizkaiko Enpresen Berrikuntzari buruzko inkesta


 

Bizkaiko Enpresen Berrikuntzari buruzko inkesta

Bizkaiko enpresek berrikuntzan jarri dute konfiantza euren baldintzak eta aukerak hobetzeko.

Ikerketaren azken helburua Bizkaiko enpresen errealitatearen erradiografia lortzea izan da, berrikuntzarekin erlazionatutako gaietan.

Bizkaiko Berrikuntza eta Ekonomi Sailaren enkarguz Bilboko Merkataritza Ganbarak Berrikuntzak enpresetan daukan garrantziari buruz egindako inkestak adierazten duenez, Bizkaiko enpresek sendotasunez sinesten dute Berrikuntzetaz. Bilboko Merkataritza Ganbarak Bizkaiko mila enpresa baino gehiagori inkesta igorri zion arren, 10 langile baino gehiago  duten 352 enpresek bete egin zuten inkesta, hau da %28a alegia.  Ricardo Barainkak, Bizkaiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saileko diputatua, Ignacio Echeberriak ,Bilbo Merkataritza Ganbara Burua, eta Ignacio Otalorak, Ganbara beraren Ikerketa eta Planifikazio Zuzendaria, Ikerketa lan hau aurkeztu dute astelehen honetan. Barainkaren hitzetan; Garatzeko bidean dauden herrialdeak ez dira lehiakide soilak, gure enpresentzako aukera garrantzitsua dira ere. Teknologia berrikuntza garrantzi handikoa da, baina teknologiari ez dagokion berrikuntza be oso garrantzitsua da; barne antolaketa, pertsona keta merkatuan eragiteko erak berriztatzea oso garrantzitsua da, alegia. Enpresen arteko laguntza eta teknologia ikuskaritza ere, garrantzi handikoak dira . Barainkaren ustez inkesta hau Berrikuntzak Bizkaian duen egoera ezagutzeko lanabesa da. Barainkak esan duenez;  Suspertze jardueretan ezinbestekoa da gaur egungo egoera ezagutzea; horretarako- Merkataritza Ganbararekin batera- Berrikuntzaren Behatokia ipin da martxan. Hainbat adierazle erabiliz, aurrera emandako urratsak aztertzeko. Europar Batasunaren garapenarekin konparatzeko, eta azken batean, ea biderik egokiena jarraitzen dugun ala ez, jakin ahal izateko baliabideak eskaintzen ditu behatoki honek.  Inkesta honek Berrikuntzak Bizkaian duen egoera jakinarazi digu etorkizunean egin beharreko analisientzako ezinbesteko abiapuntua emanez .

Azken batean; Berrikuntza arloari dagokion Bizkaiko enpresen errealitatearen erradiografia bat eskuratzea izan da ikerketa honen xede nagusia.

Ikerketa Industria, eraikuntza eta zerbitzu sektoreetan burutu da. Jasotako erantzunen arabera Berrikuntza kanpoan gertatzen dena aztertzeko, informazio integratzeko, gerta daitekeena aurreikusteko eta  ateratako ondorioei erantzuteko gaitasunaren araberakoa da . Bizkaiko enpresen ekimen berritzaileak ekoizte prozesuak berritzeko eta produktu berriak sartzeko erabili dira, batez ere. Bizkaiko enpresen %39, 3ak inbertsioaren 510a baino gehiago erabiltzen du berrikuntzan. Ikerketa honen arabera merkatuak berrikuntzan egindako ahaleginak saritzen omen ditu; horrela Bizkaiko enpresen %65,6ak merkatuak produktu berritzaileei harrera ona egingo diela uste du. Horrez gain, kalitatea eta prezioen lehiakortasun igoera epe laburreko berrikuntza prozesuetan sartzeko pizgarriri konena izaten da. Azkenik, Bizkaiko enpresek datozen bi urteetan egin behar berrikuntza, kudeaketa sistemetan aplikatuko direla berretsi egiten du ikerketak, enpresa-bezero eta hornitzaileen arteko harremana hobetzeko kudeaketa sistemetan eta teknologia prozesu sistemak martxan ipintzeko, alegia.

Bizkaiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saileko diputatua Ricardo Barainkak bere  Foru Sailak Lurralde Historiko honetako enpresetan berrikuntza bultzatzeko eta suspertzeko  BAI: Berrikuntza Agentzia martxan ipini duela azpimarratu du.

 


 
Release performed by ecmware