Bioinkubagailuaren finantzaketa
Berrikuntza Saila, BEAZ eta Teknologi Parkea: elkarlanerako hitzarmena eguneratuta, Bioinkubagailuaren finantzaketarako, garapenerako eta mantentzerako.
Bilbao, 2006ko maiatzaren 10a
Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak, BeAZ sozietateak eta Bizkaiko Teknologia Parkeak joan den azaroan jatorrizko negozio-ideia benetako enpresa-proiektu bihurtzeko martxan ipini zen bioinkubadore proiektuaren elkarlanerako hitzarmena berretsi dute. Hitzarmen honen bidez, Biozientzien arloan oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileak sustatzeko ekimena bermatzen da. Bioinkubadoraren finantzazioa 840.099 euroraino ailegatzen da eta Bizkaiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak eta Teknologia parkeak erdibana finantzatuko dute proiektua. Hitzarmen honen bidez, Foru Sailak Bioinkubadorea mantentzeko urtez urte ondoko kopuruak ezarriko ditu: 2006an 35.396 euro; 2007an 26.666 euro; eta 33.461 euro 2008an. BEAZ Foru Sozietateak esperientzia eta “aritzearen gaineko jakinduria ” ematen dio proiektuari, bai enpresa inkubadorea kudeatzerakoan, zein enpresa berritzaileak sortze proiektuak onartze eta kudeatzeko orduan, Bioteknologia sektorean, hain zuzen ere. Ricardo Barainkak, Bizkaiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saileko diputatua, Sail horri atxikita dagoen BEAZ Sozietatearen Zuzendari Kudeatzaileak, Eukene Bengoa, eta. Bizkaiko Teknologia Parkeko Administrazio Kontseilu Burua, Julian Sanchez Alegriak sustatze eta finantzazio hitzarmena sinatu dute.
Bioinkubadorea 800. eraikinean kokatuta dago eta 550metro karratuak ditu. Biozientzien sektorean enpresa ekimen berritzaileak martxan ipintzeko behar diren instalazio eta ekipamendu egokienaz hornituta dago. BioBask 2010 estrategian zehaztutako helburuak lortzeko balio erantsia eskaintzen duen baliabidea da eta estatuan liderragoa du.
Besteak beste enpresa-inkubadorean ondoko instalazioak ditugu: Batetik Suspertzaileen Biogela. Bertan ekintzaileek negozio ideia garatzen dute. Beste batetik, enpresak inkubatzeko bost modulu; enpresa berriak martxan ipintzeko behar diren ezinbesteko laborategi instalazioak eta bulegoak dituztenak. Laborategiko lanak egiteko bi esparru komun, baldintza esteriletan laginak prestatzeko eta zelulen hazkuntza lantzeko, eta baita ere erabilera komuneko beste esparru batzuk. Espazio horiek guztiek Biozientzien sektoreko enpresa-proiektu berriak berehala martxan ipintzeko behar diren ezinbesteko bitartekoak dituzte. Bioinkubadoreak enpresa berriei eskaintzen dizkien zerbitzu nagusiak ondoko hauek dira:
- Enpresa bideratzeko laguntza eta erabateko sostengua eragileei.
- Proiektu garatzeko tutoretza laguntza Zerbitza.
- Koordinazioa eta proiektu guztien arteko sinergiak aprobetxatzeko elkarlana.
- Finantzazio eta inbertsio baliabideak eskuratzeko bidea.
- Proiektua garatzeko ezinbestekoa diren leku fisikoa, instalazioak eta ekipamendua.

