BEAZ: Bizkaian enpresa berritzaile berriak eratzen eta garatzen laguntzeko jarduerak eta zerbitzuak.

  1. hasiera
  2. Hemeroteka
  3. “BioANCES Actúa” Bioteknologiari ekinez


 

“BioANCES Actúa” Bioteknologiari ekinez

“BioANCES Actúa”, ANCES (Enpresa eta Berrikuntza Zentroen Estatuko Elkartea, BEAZ, S.A. elkartekide duena) elkarteak eta “Genoma España” fundazioak kudeatzen duten ekimena da, Bioteknologia-arloan enpresa-proiekturen bat abiarazi nahi duten ekintzaileak prestatu, aholkatu eta laguntzea xede duena.


Zer da “BioANCES Actúa”?

• “BioANCES Actúa” du izena, BIOANCES Proiektuaren bigarren edizioak.  2004-2005. urteetan antolatu zen eta 44 ekintzailek hartu zuten parte, eta ekintzaileok 36 enpresa-egitasmo aurkeztu zituzten prestakuntza-egitarauaren azken txanpan. Gaur egun, hamarretik gora enpresa abiarazi dira, eta hainbat egitasmok inbertsiogileen bidezko finantzaketa lortu dute.

• “BioANCES Actúa”, ANCES (Enpresa eta Berrikuntza Zentroen Estatuko Elkartea, BEAZ, S.A. elkartekide duena) elkarteak eta “Genoma España” fundazioak kudeatzen duten ekimena da, Bioteknologia-arloan enpresa-proiekturen bat abiarazi nahi duten ekintzaileak prestatu, aholkatu eta laguntzea xede duena.

 

genoma_3

ances

 

 

 

 

Nortzuk dira gure jasotzaileak?

Ikertzaileak, profesionalak, unibertsitateko irakasleak, doktoregaiak eta Bizi Zientzietako karreretako ikasleak dira gure jasotzaileak, Bioteknologia-arloan negozio-ideia originala oinarri hartuta enpresa-egitasmo bat abiarazi nahi dutenak.

 

Zer egin behar da “BioANCES Actúa”n parte hartzeko?

1. Jo gertuen duzun Enpresa eta Berrikuntza Europako Zentrora (CEEI/BIC) eta bertan emango dizute “BioANCES Actúa”ren berri.
2. Enpresa eta Berrikuntza Europako Zentroko teknikari batekin izango duzu elkarrizketa, egitarauan txertatzea formalizatzeko.
3. “Genoma España” fundazioko adituek zure negozio-ideia bapestean balioetsiko dute, eta egitarauan izena eman dezazun laguntza beharrezkoa emango dizute.
4. Jarraian, “Genoma España”ko alegiazko prestakuntza-eremuan sartuko zara, eta zure enpresa-egitasmoa garatzeko taxutuko den egitarauari jarraituko diozu.
5. Aldi berean, zure Enpresa eta Berrikuntza Europako Zentroko tutore profesional batek Enpresa Plana burutu arte emango dizu laguntza.

 

“BioANCES Actúa”k hauxe eskaintzen dizu:

• Zure enpresa-ideiaren bideragarritasuna aztertzen laguntzen dizu.
• Prestatzeko sistema aurreratu batez baliatzen da, taldeko lan elkarreragilea, burututakoen ebaluazioa, proiektuei egokitutako jarraipena eta zure enpresa-proiektua gauzatzeko bereziki taxututako ikasmateriala eskuratzea ahalbidetzen duenaz.
• Negozio-planon aholkularitza- eta tutoretza-zerbitzua.
• Negozio-simulatzailea, elkarlana erraztuz eta enpresa-erabakiak hartuz kudeaketa egiteko.
• Profesionalen, enpresarien, aholkularien, prestatzaileen, adituen eta ekintzaileen arteko lankidetzarako eta ezagutza trukatzeko tokia.
• Zure proiektua merkaturatzeko behar den finantzaketa bilatzen laguntzea.
• Enpresa eta Berrikuntza Zentroetako enpresa-inkubadoreetan kokatzeko aukera.


Hitz batez, “BioANCES Actúa”ri esker, zure enpresa-plana egiteko gai izango zara, eta gaur egun Bioteknologiako merkatuak eskaintzen dituen negozio-aukerak aprobetzatzeko behar izango dituzun giza baliabideak, baliabide teknikoak eta finantza-baliabideak izango dituzu zure eskura.

Web orrialde honetan, bioekintzaileen alegiazko campusa ezagutzeko gonbit egiten dizugu:
http://www.gen-es.org/genoma_formacion/visita.htm 

 

 


 
Release performed by ecmware