- hasiera
- Hemeroteka
- AENORek web orrien irisgarritasunaren gainean emondako lehen egiaztagirietako bat eskuratu dau BEAZe
AENORek web orrien irisgarritasunaren gainean emondako lehen egiaztagirietako bat eskuratu dau BEAZe
Espainiako Normalizazino eta Egiaztapenerako Elkarteak (AENOR ) egiaztagiri bat emon deutse Espainiako estatuko zortzi erakunderi, horreen artean BEAZi; egiaztapen horrek ziurtatu egin dau sozietatearen web orriak eskuragarriak dirala ahalik eta jente gehienarentzat.
Egiaztagiria emoteko ekitaldia maiatzaren 9an izan zan Industria Ministerioan, eta bertan izan ziran AENOReko Egiaztapenaren zuzendari komertziala, Jaime Fontanals; Softwareko Europako Erakundeko zuzendari nagusi ondokoa (ESI), Susana Schiaedt, eta CTIC fundazinoko zuzendari gerentea, Pablo Priesca.
Egiaztagiriak emoteko ekitaldiaren helburu nagusia enpresak animetea eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboko jarduna beren gain hartzeko oinarriak jartea da interneteko orrialdeetan eta barne politiketan. Halan, erakundeetan eta erabiltzailearengan berarengan ikusten dan eskariari be emon gura jako erantzuna. Halako neurriak oinarrizkoak izaten jarraitzen dabe interneten gero eta murgilago dagoan gizartean, eta gero eta tramite burokratiko gehiago egiten dira egunero interneten.
Egiaztapen barri honegaz, nazioarteko gidetan UNE 139803:2004 araua apliketan dala saritu gura da, pertsona gehienentzat web gune irisgarriak saritu gura dira, sarearen inguruan izan daitekezan muga fisikoak edo zailtasunak gaindituta.
AENORen asmoa egiaztagiri barria internautentzako kalidade-bereizgarri lez aintzat hartzea da.
- Valentziako Turismo Agentzia
- Ermuko Udala
- Gijongo Udala
- Zaragozako Udala
- CajAstur
- Bizkaiko Enpresen eta Barrikuntzaren Europako Zentroa (BEAZ)
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Asturiasko Printzerriko Gobernua
AENORek egiaztapen-mota bi jarten ditu erakundeen eskura:
- Bat Etortzearen Egiaztagiria, web guneak, egiaztagiria jasotzean, arauaren eskakizunak betetzen dituala bermatzen dauana, baina ez dau esan gura denboran eskuragarri dagoenik.
- TIC Irisgarritasun Egiaztagiria, web guneak irisgarritasun arauak betetzen dirala egiaztatzen dauana eta denboran irisgarritasun-mailari eusten jakola ziurtatzen dauana jarraipen auditoretzen bidez.
BEAZek TIC Irisgarritasun Egiaztagiria lortu dau Kalidadeagaz eta Gizarteagaz daukan konpromisoa betez.


